Gure ikerketa taldea

Basdisyn 2006an sortutako ikerketa-taldea da eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta Baionako IKER UMR 5478ko ikertzaileek osatzen dute. Basdisynen egiteko nagusia euskal hizkeren aldakortasun sintaktikoa aztertzea da, eta Euskal Herriko, Frantziako eta Erresuma Batuko zazpi ikerketa-taldetako sintaxilari, dialektologo eta hizkuntzalaritza konputazionaleko adituak biltzen ditu bere barruan.

Gaur egun, Europako bi ikerketa-sareren barruan dihardu lanean Basdisynek: Edisyn ikerketa-sare zabalean batetik eta Wedisyn txikiagoan bestetik.

» kideak » proiektuak » jardunaldiak » sareak

Datozen jardunaldiak

» Basque Comparative Syntax (An encounter with Richard S. Kayne). Aurki, Basdisyn taldeak topaketa bat egingo du Richard S. Kayne (NYU) irakaslearekin. Topaketa urriaren 8an larunbatean egingo da EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo) eta urriaren 10ean, astelehenean, UPV/EHUko Letren Fakultatean (Gasteiz) [+]

» Euskalkien jatorria eta bilakabidea. UPV/EHUko XXX. Uda Ikastaroak / XXIII. Europar Ikastaroak. Ekainaren 30etik uztailaren 1era bitartean [+]

Ekarpenak

Gure ikerketa-taldeak euskal hizkerez egiten duen lana lau ildo nagusitan zehazten da:

» Atlas sintaktikoa

Euskal hizkeren aldakortasun sintaktikoa sarean jasotzen duen atlas dinamikoa. Atlaseko bilatzailea daturik gabe badago ere, erabilgarri dago jada. Proiektuaren inguruko xehetasun gehiagorako, egin klik hemen.

» Aldakortasun sintaktikoaren aldagaiak

Euskararen hizkeren aldakortasun sintaktikoaren 100 aldagai inguru.

laster erabilgarri

» Datu-base bibliografikoa

Euskal hizkeren sintaxiaren inguruko datu-base bibliografikoa. Gramatika sortzailearen eta hizkuntza tipologiaren ildoko lanak biltzen dituen oinarrizko erreferentzia zerrenda bat ere badauka.

» Argitalpen eta hitzaldiak

Basdisyn-eko kideek ikerketa-proiektu hauei esker egindako lan argitaratuak edo argitaratu gabeak eskuragarri.