Gure ikerketa taldea

Basdisyn 2006an sortutako ikerketa-taldea da eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta Baionako IKER UMR 5478ko ikertzaileek osatzen dute. Basdisynen egiteko nagusia euskal hizkeren aldakortasun sintaktikoa aztertzea da, eta Euskal Herriko eta New York Cityko zazpi ikerketa-taldetako sintaxilari, dialektologo eta hizkuntzalaritza konputazionaleko adituak biltzen ditu bere barruan.

Gaur egun, Europako bi ikerketa-sareren barruan dihardu lanean Basdisynek: Edisyn ikerketa-sare zabalean batetik eta Wedisyn txikiagoan bestetik.

» kideak » proiektuak » jardunaldiak » sareak

Iragan jardunaldiak

» Towards a theory of Syntactic Variation Basdisyn eta Gogo Elebiduna ikerketa-taldeek Towards a theory of Syntactic Variation jardunaldia antolatu zuten elkarlanean. Jardunaldia Bilbon izan zen, 2013ko ekainaren 5etik 7ra bitartean. Jardunaldi honek aldakortasun sintaktikoaren izaeraren eta honek hizkuntzalaritza teorikoan duen tokiaren inguruko hurbilketa teoriko batzuk biltzea izan zuen helburu. [+]

Ekarpenak

Gure ikerketa-taldeak euskal hizkerez egiten duen lana lau ildo nagusitan zehazten da:

» Atlas sintaktikoa

Euskal hizkeren aldakortasun sintaktikoa sarean jasotzen duen atlas dinamikoa. Atlaseko bilatzailea daturik gabe badago ere, erabilgarri dago jada. Proiektuaren inguruko xehetasun gehiagorako, egin klik hemen.

» Aldakortasun sintaktikoaren aldagaiak

Euskararen hizkeren aldakortasun sintaktikoaren 100 aldagai inguru.

laster erabilgarri

» Datu-base bibliografikoa

Euskal hizkeren sintaxiaren inguruko datu-base bibliografikoa. Gramatika sortzailearen eta hizkuntza tipologiaren ildoko lanak biltzen dituen oinarrizko erreferentzia zerrenda bat ere badauka.

» Argitalpen eta hitzaldiak

Basdisyn-eko kideek ikerketa-proiektu hauei esker egindako lan argitaratuak edo argitaratu gabeak eskuragarri.