Jardunaldiak
» Datozen jardunaldiak
Wedisyn's Forth Workshop on Syntactic Variation
Wedisyn (Dialect Syntax in Westmost Europe) ikerketa-sarearen aurtengo topaketa apirilaren 18 eta 19an izango da Santiago de Compostelako unibertsitatean. FILGA ikerketa-taldeak eta Instituto da Lingua Galega (USC) institutuak antolatu dute topaketa eta, aurreko urteetako jardunaldietan bezala, Basdisyneko kideak ere bertan izango dira euren lanak aurkezten.
Towards a theory of Syntactic Variation
Basdisyn eta Gogo Elebiduna ikerketa-taldeek Towards a theory of Syntactic Variation jardunaldia antolatu dute elkarlanean. Jardunaldia Bilbon izango da, 2013ko ekainaren 5etik 7ra bitartean. Jardunaldi honek aldakortasun sintaktikoaren izaeraren eta honek hizkuntzalaritza teorikoan duen tokiaren inguruko hurbilketa teoriko batzuk biltzea du helburu.
» Iragan jardunaldiak
Wedisyn's Third Workshop on Syntactic Variation
Wedisyn (Dialect Syntax in Westmost Europe) ikerketa-sarearen hirugarren jardunaldia izan zen 2012ko martxoaren 22 eta 23an Oviedoko Unibertsitatean. Aurreko urteetako jardunaldietan bezala, Basdisyn-eko kideek ere hartu zuten parte jardunaldi honetan.
Basque Comparative Syntax (An encounter with Richard S. Kayne).
Basdisyn ikerketa-taldeak Richard S. Kaine (NYU) irakaslearekin topaketa bat egin zuen 2011ko urriaren 8an EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo) eta urriaren 10ean EHUko Letren Fakultatean (Gasteiz).
Euskalkien jatorria eta bilakabidea
UPV/EHUko XXX. Uda Ikastaroak / XXIII. Europar Ikastaroak. 2011ko ekainaren 30etik uztailaren 1era bitartean.
Wedisyn's Second Workshop on Syntactic Variation
Wedisyn (Dialect Syntax in Westmost Europe) ikerketa-sarearen bigarren jardunaldia Bartzelonako Unibertsitatean izango da 2011ko otsailaren 17 eta 18an.
4th European Dialect Syntax Meeting
Edisyn Europako ikerketa-sareak eta Basdisyn ikerketa-taldeak 4th European Dialect Syntax Meeting antolatu zuten elkarlanean Donostian, 2010eko ekainaren 21-23an, Euskal Herriko Unibertsitateko XXII Europar Uda Ikastaroen barruan
Wedisyn's First Workshop on Syntactic Variation (HM-2009-1-25)
Basdisynek Wedisyn's First Workshop on Syntactic Variation jardunaldia antolatu zuen Baionako IKER ikergunean, 2010eko martxoaren 4-5ean. Jardunaldi hau Dialect Syntax in Westmost Europe (Wedisyn) ikerketa-sarearen lehen biltzarra izan zen. Saioan zehar datibo eta absolutibo/akusatibo kasuen alternantziak landu ziren.
Euskaren sintaxia: aldakortasun sintaktikoa euskal hizkeretan
Basdisyneko Beatriz Fernández (UPV/EHU) eta Ricardo Etxeparek (IKER UMR 5478) elkarlanean antolatu zuten "Euskaren sintaxia: aldakortasun sintaktikoa euskal hizkeretan" jardunaldia, Donostian, 2010eko uztailaren 2-3an, XXI Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen barruan.
Jardunaldi honetan egun euskalkien aldakortasun sintaktikoaren eremuan garatzen ari diren lanak aurkeztu ziren (batik bat, Basdisyneko kideenak). Hitzaldietan aldakortasunaren inguruko zenbait alderdi landu ziren, besteak beste, analisi sortzaile formalak, aldakortasun diakronikoa, hizkuntza ukipenaren ondoriozko hizkuntza aldaketa eta aldakortasunaren adierazpen kartografiko digitala.
