Ikerketa sareak
Gaur egun, Europako bi ikerketa-sareren barruan dihardu lanean Basdisynek: Edisyn ikerketa-sare zabalean batetik eta Wedisyn txikiagoan bestetik.
»
Edisyn
Edisyn datu-bilketan, biltegiratzean, anotazioan, berreskurapenean eta kartografian metodologia bera darabilten sintaxilariak biltzen dituen Europako sarea da. Horrez gain, sare honen bidez Europako hizkuntza zein hizkeretan jazotzen diren hainbat bikoizketa fenomeno biltzea du helburu, baita berauek koherenteki aztertzea ere.
Edisyn sarea 2005ean sortu zen eta Amsterdamgo Meertens Institutuak gidatu eta koordinatzen du...
» Dialect Syntax in Westmost Europe (Wedisyn)
Ikerketa-sare (txikiago) honek Europa mendebaleko (Westmost) hizkuntzak aztertzen dituzten ikertzaileak biltzen ditu. Wedisynek 2009an eman zituen lehen urratsak Basdisynen gidaritzapean eta, gaur egun, Basdisynetik kanpoko zazpi erakunde biltzen ditu (ikus zerrenda behean). Euren ikerketak zortzi hizkuntza aztertzea du helburu: asturiera, bretoiera, katalana, galiziera, gaztelania, euskara, portugesa, okzitaniera.
Ikerketa-sare honen helburu nagusia, hizkeren aldakortasun sintaktikoaren analisiari eta bilketari buruzko jakintza trukatzea da, bereziki, kasuari eta komunztadurari dagozkion arloetan.
Hauek dira ikerketa-sarean parte hartzen duten ikertzaileak (hizkuntzaz hizkuntza):
| - asturiera |
|
Xulio Viejo Universidad de Oviedo |
jviejo@uniovi.es |
| - bretoiera |
|
Melanie Jouitteau Laboratoire de Linguistique Formelle UMR 7110 (CNRS, U. Paris 7 |
melanie.jouitteau@linguist.jussieu.fr |
| - katalana |
|
María Pilar Perea Universitat de Barcelona |
mpilar.perea@ub.edu |
| - galiziera |
|
Xulio Sousa Universidade de Santiago de Compostela |
fgxsousa@usc.es |
| - okzitaniera |
|
Anne Dagnac CLLE-ERSS (CNRS, U. Toulouse Le Mirail) |
dagnac@univ-tlse2.fr |
| - portugesa |
|
Ernestina Carrilho Centro de Lingüística de Universidade de Lisboa |
e.carrilho@clul.ul.pt |
| - gaztelania |
|
Inés Fernández Ordóñez Universidad Autónoma de Madrid |
ines.fernandez-ordonnez@uam.es |
Ikerketa sare hauetan dugun partaidetza ondoko erakundeek diruz lagundu dute:
![]() Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Eusko Jaurlaritza |
![]() Agence Nationale de la Recherche |
![]() Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa |
Euskal Herriko Unibertsitatea
|
IKER UMR 5478
|




Euskal Herriko Unibertsitatea
IKER UMR 5478