Ataria

Bas&Be (Aldakortasun sintaktikoa aztergai: euskara eta beste) ikerketa-taldea, Basdisyn 2006an sortutako ikerketa-taldearen oinordekoa da, eta gaur egun, zenbait ikergunetako ikertzaileek osatzen dute: Euskal Herriko Unibertsitatekoek (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatekoek, CNRS-IKER UMR 5478koek, University of Illinois at Urbana-Champaign eta CUNYkoek. Gure taldeak Ametzagai├▒a i+d Enpresa Unitatearen aholkularitza teknologikoa ere badauka.

Gure egitasmoaren xede nagusia da aldakortasun sintaktikoa aztertzea giza hizkuntzaren gaineko teoria unibertsal baten barruan. Horretarako, hizkuntzen arteko aldakortasuna ez ezik, hizkeren artekoa ere aztertzen dugu, eta giza hizkuntzari, batez ere baina ez halabeharrez, euskararen eta euskal hizkeren erraietatik begiratzen diogu.

Bas&Be ikertalde-taldearen ikertzaile nagusia Beatriz Fernández (UPV/EHU) da eta Espainiako Ekonomia eta Leihakortasun Ministerioaren babesa du gaur egun, FFI2014-51878-P ikerketa-proiektuari esker. Talde beregaina izan arren, beste ikerketa-talde batzuekin batera dihardu elkarlanean, hala nola, Itziar Laka UPV/EHUko irakaslearen zuzendaritzapeko Gogo Elebiduna ikerketa-taldearekin, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako IT665-13 ikerketa-proiektuaren babespean; edota Pello Salaburu UPV/EHUko irakasleak zuzentzen duen Euskara Institutuarekin batera. Azkenik, Lisa L. Cheng Leiden Universityko irakasleak zuzendu eta Europako Batzordeak babesten duen AThEME Advancing the European Multilingual Experience (EC FP7/SSH-2013-1 AThEME 613465) ikerketa-sare handiaren barruan ere kokatzen da gure lana.