Ataria

Basque in Variation/Euskara Bariazioan (BiV) euskalkien arteko aldakortasuna erakusten duten ezaugarri (morfo)sintaktikoen sareko datu-base bat da. Bertan, galdetegi bidez eskuratutako datuak jaso ditugu, zenbait hizkeratako ezaugarri (morfo)sintaktiko sorta bati dagokionez. Datu-basean, bai/ez balioen arabera zehazten dira ezaugarri sintaktikoak, eta adibide argigarriak ematen zaizkio erabiltzaileari. Ezaugarrien balioak koloreen bidez adierazten dira mapetan. Datuemaileak, nagusiki baina ez nahitaez, euskalki jakin bateko jatorrizko hiztunak diren hizkuntza-adituak dira edo, bestela, hizkera batean adituak diren hizkuntzalariak. Datu-basea sarbide irekikoa da, eta, beraz, erabilera askekoa. Bi hizkuntzatan dago eskura, euskaraz eta ingelesez.

BiV datu-basearen lehenengo bertsioa 2016ko abenduan argitaratu zen. BiV Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) argitalpena da eta Eusko Jaurlaritzak (EJ/GV), Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak (MINECO) eta Europako Batzordeak (Brusela) babesten dute.

Nola erabili BiV

BiV-eko erabiltzailea zaren horrek eredu (morfo)sintaktikoen inguruko informazioa bila dezakezu (i) ezaugarri linguistiko zehatz bati dagokionez, (ii) gako hitz bati dagokionez edo (iii) hizkera bati dagokionez. Goian ageri diren 'Ezaugarriak' edo 'Gako hitzak' atalean klikatuz eta ezaugarri (morfo)sintaktiko zehatz bat aukeratuz hel zaitezke informaziora, edo, bestela, 'Hizkerak' atalean klikatuz eta hizkera bat hautatuz. Era batera zein bestera, ezaugarriaren deskribapena eta eskuratutako erantzunak azalduko zaizkizu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Erabiltzaileentzako jarraibideak.

Nola egin datu-basearen aipamena

Lan honen aipamena egiteko:

Fernández, Beatriz, Ane Berro, Itziar Orbegozo, Alazne Arriortua & Josu Landa. 2016. Euskara Bariazioan. Basque in Variation (BiV). UPV/EHU [Interneten eskuragarri http://basdisyn.net/Bas&Be/biv/?h=eu&, Azken bisita 2016-12-21]

ISBN: 978-84-9082-479-5