Honi buruz

BiV

Basque in Variation / Euskara Bariazioan (BiV) euskalkien arteko aldakortasuna erakusten duten ezaugarri morfosintaktikoen sareko datu-base bat da. Bertan, galdetegi bidez eskuratutako datuak jaso ditugu, zenbait hizkeratako ezaugarri morfosintaktiko sorta bati dagokionez. Datu-basean, bai/ez balioen arabera zehazten dira ezaugarri sintaktikoak, eta adibide argigarriak ematen zaizkio erabiltzaileari. Ezaugarrien balioak koloreen bidez adierazten dira mapetan. Datu emaileak, nagusiki baina ez nahitaez, euskalki jakin bateko jatorrizko hiztunak diren hizkuntza-adituak dira edo, bestela, hizkera batean adituak diren hizkuntzalariak. Datu-basea sarbide irekikoa da, eta, beraz, erabilera askekoa. Bi hizkuntzatan dago eskura, euskaraz eta ingelesez.

GUNEAREN DATUAK

  • Hizkera kopurua: 28
  • Datu emaile kopurua: 28
    • Ezaugarri kopurua: 69
    • Hizkera/azpi-hizkera ereduen adibide kopurua: 140

DOKUMENTUAK

INFORMAZIO TEKNIKOA

Datu-basea eraikitzeko MySQL erabili da. Web orri dinamikoak sortzeko, aldiz, Perl programazio hizkuntza. Erabilitako tresna guztiak software librekoak dira.

Mapetako datutegiak (Euskal Herrikoak, euskalkietakoak eta herrietakoak) Ahotsak proiektuaren webgunetik hartu ditugu, eta beroriek bistaratzeko Google Maps-en APIa baliatu dugu.

MEREZIMENDUAK

Sortzaileak: Beatriz Fernández (UPV/EHU) eta Ane Berro (UMR 7023 CNRS/Paris 8 eta UPV/EHU)

Informatikan aditua: Josu Landa (Ametzagaiña I + D)

Aholkulariak: Richard S. Kayne (NYU) eta Patxi Goenaga (Euskaltzaindia)

UPV/EHUko ikertzaile laguntzaile graduatuak: Alazne Arriortua (PIC 30/16, 2016ko martxoa - ekaina), Itziar Orbegozo (PIC 168-16, 2016ko iraila - 2017ko apirila), Xabier Agirre (PIC 275/17, 2017ko azaroa - 2018ko otsaila), Iñigo Urrestarazu (PIC 70-18, 2018ko apirila - uztaila)

Logoa: Iñaki Larrañaga

ARGITARALDIA

2. argitalpena: Orbegozo, Itziar, Iñigo Urrestarazu, Ane Berro, Josu Landa eta Beatriz Fernández. 2018. Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV). UPV/EHU. [Interneten eskuragarri http://basdisyn.net/Bas&Be/biv/?h=eu&]. ISBN: 978-84-9082-939-4.

1. argitalena: Fernández, Beatriz, Ane Berro, Itziar Orbegozo, Alazne Arriortua & Josu Landa. 2016. Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV). UPV/EHU. ISBN: 978-84-9082-479-5.

HONEKIN ZERIKUSIA DUTEN BESTE DATU-BASE BATZUK

HONEKIN ZERIKUSIA DUTEN BESTE EUSKAL DATU-BASE BATZUK

KONTAKTUA

Iruzkin edo iradokizunik bazenu, idatz iezaguzu e-helbide honetara: basqueinvariation@gmail.com