Doktore-aurreko ikertzaileak

» Iñigo Urrestarazu

Doktore-aurreko ikertzailea

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila

Euskal Herriko Unibertsitatea

Centro de Investigación Micaela Portilla Ikergunea

Justo Vélez de Elorriaga , 1

01006 Vitoria-Gasteiz

inigo.urrestarazu@ehu.eus

Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua egin nuen (2011-2016) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2016. urtean Euskal Ikasketetako Graduari ekin nion unibertsitate berean. Gradu hori aurten (2018-2019) amaitzea da nire asmoa, ondoren, UPV/EHUko Hizkuntzalaritza Unibertsitate Masterrari ekiteko.

2018ko apiriletik abuztura, kontratupeko ikertzailea izan naiz (PIC 70-18) Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak (MINECO) diruz lagundutako Towards a theory of syntactic (micro)variation; Basque and beyond proiektuan (FFI2014-51878-P, Ikertzaile Nagusia: Beatriz Fernández). Kontratu horri esker, Basque in Variation/ Euskara Bariazioan izeneko datu-basea garatzen jarraitu dut nire taldekideekin batera, eta gerora begirako lana diseinatzen hasi naiz, hala nola, metodologia berrien erabilera.

Iker-ildoak

Sintaxi Teoria, Sintaxi konparatzailea, euskara, mikro-aldakortasuna, inpertsonalak.

Liburuak

(2018) Orbegozo, Itziar, Iñigo Urrestarazu, Ane Berro, Josu Landa & Beatriz Fernández. Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV). (2nd ed.). UPV/EHU.

Aldizkarietako artikuluak

(Argitarabidean) Fernández, Beatriz, Ane Berro, Iñigo Urrestarazu & Itziar Orbegozo. “Mapping syntactic variation: the BiV database”. Linguistic Typology, 23(1). Berlin: De Gruyter Mouton.

Aktak

(2018) Orbegozo, Itziar, Iñigo Urrestarazu, Ane Berro & Beatriz Fernández. “Basque in Variation (BiV): una base de datos online sobre la variación morfosintáctica del euskera”. In Actas do XIII Congreso Internacional de Lingüística Xeral (CILX2018). Vigo: Univ. de Vigo. 677-684.

Hitzaldiak

(2018) “Basque in Variation (BiV): una base de datos online sobre la variación morfosintáctica del euskera”. Orbegozo, Itziar, Iñigo Urrestarazu, Ane Berro & Beatriz Fernández. O XIII Congreso Internacional de Lingüística Xeral (CILX2018). 2018/06/13-15, Vigo.

Egonaldiak kanpoko ikerketa-zentruetan

2012-2013: 11 hilabeteko Erasmus egonaldia Leipzigeko Unibertsitean (Universität Leipzig).

Ikerketa-proiektuak

Towards a theory of syntactic (micro)variation; Basque and beyond (FFI2014-51878-P, ikertzaile Nagusia: Beatriz Fernández).

Biltzarren antolakuntza

2017: Unergative predicates. Architecture and variation. Laguntzailea antolakuntza-zereginetan. Antolatzaile nagusia: Ane Berro Urrizelki.

Bestelakoak

Itzulpengintza eta interpretazioa:

2013: "IV. Interpretazio Tailerrak" ikastaroa, EHUk antolatua.

2015-2017: Itzultzaile, interprete eta zuzentzaile autonomo.

2016: «Nola erabili corpusak modu eraginkorrago batean» ikastaroa, EIZIEk antolatua.

Hizkuntzalaritza:

2018/01/18-2018/01/19: "Unergative predicates. Architecture and variation" kongresua. Bertaratu eta antolatzaileak lagundu. Antolatzaile nagusia: Ane Berro Urrizelki.

2018-04-19 - 2018-08-31: UPV/EHUko ikertzaile-kontratua (PIC 70-18, FFI2014-51878-P).

Hizkuntza-gaitasunak:

Ingelesa - C2

Alemana - C1

Frantsesa - B1